XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, garai honetan, hitita indoeuroparrak hasi ziren Egiptoren aurkako gerran.

Amenophis IV.ak Akhenaton izena hartu zuen, eta Aton jainkoaren gurtza ezarri zuen Amon zaharraren gurtzaren ordez; hiriburua Amamara aldatu zuen (egungo Tell al-Amarna).

Haren seme Tutankhamonek Tebasa itzuli zuen atzera hiriburua, eta Amonen gurtza ezarri zuen berriro.

XIX. dinastian (1314-1200) Seti I.ak hititen kontrako guduak irabazi zituen, eta haren seme Ramses II.ak berriro garaitu zituen Kadeshen, baina hititak erabat menderatzea lortu gabe.

XX. dinastian (1200-1085), Ramses III.ak itsasoko herriak (Egeoko uharteetako herriak) garaitu zituen, baina ordurako Egipto gainbehera zetorren, eta Amonen apaizen indarra areagotu egin zuen.

XX. dinastiaren garai honen amaieran, Ramses faraonaren aroan azaldu zen anarkia giroa areagotu zen eta inperioa bitan banatu zen: Smendes faraona Tanis hirian (Behe Egipto) finkatu zen eta Heribor apaiza Tebasen, bere burua faraon izendatu ondoren.

Egoera horrek bere horretan iraun zuen XXI. dinastian.

XXI. dinastiak hasiera eman zion Hirugarren Bitarteko Aroa deitu izan zaion aldiari (K.a. 1085-633).

Dinastia libiar eta kuxiten garaian (K.a. 950-663; XXII-XXV. dinastiak) inperioen gainbehera areagotu zen, eta handik gutxira asiriarren mende geratu zen (Assurbanipalek Tebas hartu zuen K.a. 664. urtean).

Berpizkunde aro labur bat etorri zen ondoren Psametiko I.ak sortu zuen Sais hiriko XXVI. dinastiaren garaian (K.a. 663-525).

Asiriarrak egotzi zituzten, horrek arteen eta erlijioaren loraldia ekarri zuen.

Haren ondorengo Nekaok Palestina eta Asiria berriro menderatu nahirik, Josias Israelgo erregea garaitu zuen (Megiddo, Kanaan, K.a. 609), baina Babiloniako errege Nabukodonosorrek menderatu zuen Eufrates ibaiaren ondoan (Karkemishen, K.a. 605).

Haren ondorengoek ere ez zuten arrakasta handirik izan, eta azkenik 525ean pertsiarrek Egipto konkistatu eta beren dinastia ezarri zuten (Pelusa, egun Tell-Farama, 525).

Egipto mende batez egon zen pertsiarren mendean (K.a. 525-404), XXVII. dinastiarekin: Kanbise, Dario I.a, Xerxe, Artaxerxe I.a eta Dario II.a).

K.a. 404 eta 341 artean nolabaiteko askatasuna lortu zuten XXVIII. eta XXX. bitarteko dinastietan, baina azkenik Artaxerxe III.ak eta Dario III.ak Pertsiako inperiora lortu zuten Egipto.

Alexandro Handiak egotzi zituen pertsiarrak Egiptotik K.a. 332. urtean.

- Ptolomeotarren, erromatarren eta bizantziarren garaia.

Alexandro Handiak Alexandria sortu zuen (K.a. 331), eta Siuahko oasian Amonen tenplura joan eta bere burua Jainkoaren seme aldarrikatu zuen, faraon alegia.

Bera hiltzean (K.a. 323), Ptolomeo Lagosen eskuetan gelditu zen Egipto.

Hark sortu zuen ptolomeotarren edo lagidarren dinastia, Kleopatra VII.a hil eta erromatarrek Egipto menderatu zuten arte iraun zuena (K.a. 30).

Actiumgo guduaren ondoren (K.a. 31), Augusto Alexandrian sartu zenean, Erromaren mendeko probintzia bihurtu zen Egipto.

Enperadoreak zuzenean aukeraturiko agintari militar baten agintepean geratu zen gobernua, eta gizarte egiturak lagidarren garaian bezala jarraitu zuen, greziarrak edo heleniarrak zirela nagusi.

Bestalde, Alexandriak Mediterraneo osoko portu nagusia eta erlijio eta kultura hiri gune nagusi gisa jarraitu zuen.

Oso zerga astunak ordaindu behar izan zituen Egiptok eta, jatorri desberdineko gizarte kasten arteko banaketa zela medio, matxinada eta gatazka handiak gertatu ziren, Alexandrian batez ere (juduen eta heleniarren arteko borrokak K.o. 66. eta 118. urteetan. 66. urteko matxinadaren ondorioz 50.000 juduk galdu zuen bizia eta 240.000 hil izan zen 117koan.

Huraxe izan zen Diaspora eragin zuen gertaera).

Erromako inperioa banatu zenean, Egipto Bizantzioren eskuetan geratu zen.

Bizantziok aurreko politika berari eutsi zion, eta Egiptori oso zerga astunak ezarri zizkion.

Arrazoi horrengatik erraztasun handiz onartu zuten egiptiarrek pertsiarren agintea (616), eta azkenik arabiarrena (641).

- Antzinako Egiptoko erlijioa.

Egiptoko antzinako zibilizazioa erlijioaren mende egon zen.

Erlijio hori aspaldikoa zen; 3.500 urtetik gora zuen K.o. 384ean Teodosio Erromako enperadoreak emandako ediktu batek Niloko arroako tenpluak itxi erazi zituenean.

Egiptiarren erlijioak jainko eta dotrina ugari zituen.